
Monday, March 1, 2010
MGSR: Navarre izeneko oilagorra (2007)

Gainera, Navarre-ren PTTak Mortality Ground Track [3] delakoa eduki du barnean. Modu horretan transmisorea berreskura daiteke [4].
(b) PTT emisorea. 2006an eta 2007an erabilitako PTTen artean badago desberdintasuna: 9,5 gramoko PTTak %16,5 area gutxiago dauka 12 gramokoak baino.
2007ko martxoaren 2an Bakaikun (42º 53’ 54,2’’ N, 2º 05’ 59’’ W, Nafarroan), harrapatu eta PTTa jarri ondoren, Navarre askatu zen. Navarre heldua da, 350 gramokoa eta emea (genetikoki analizaturik).
Oilagorren jarraipenak bi etapa ezagutu ditu: Errusiara iristeko gertatu dena eta Errusian bertan gertatutakoa.
Ondorio mota desberdinak atera ditugu: (a) batzuk lokalizazioari dagozkionak; (b) beste batzuk duty zikloari eta transmisio-tarteari dagozkienak; eta (c) azkenik, orokorrean, proiektuari eta jarraipenari dagozkienak [6].
[2] TT: Transmisio tartea. Transmisoreak duty cycle bakoitzean, 10 ordu horietan deskargatzeko erabiltzen duen denbora-tartea. Lehen esperimentuan, hiru transmisoreek 60 segundoro transmititu zuten.
[3] Ikus https://www.microwavetelemetry.com/ground_track and go to ground track. Oraingo transmisore berriek horrelako kasuetan, 0.5 gramoko aldagailu (switch) gehigarri baten bidez, ohiko transmisore bilakatzen dira, lurretik segitu ahal izateko Yagi antena batekin.
[4] Izan ere PTT berriarekin, aukera eman diete MTIkoek transmisoreei lur-jarraipena egiteko, baldin eta hegaztia hiltzen bada edo transmisorea askatzen bazaio.
[5] Ikus MTIkoen Newsletters:https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2005_Winter_page8.pdf eta https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2006_Spring_page8.pdf.
[6] Ikus ondoko sarrera: Trasgu, Astur eta Navarre, ondorioak eta konparaketak
MGSR: Astur izeneko oilagorra (2007), zenbait dokumentu
Sunday, February 28, 2010
MGSR: Astur izeneko oilagorra (2007)

Bigarren proiektu honetan, oso egokia izan zen transmisorearen eta hegaztiaren pisuen arteko erlazioa. Jakina denez, erlazio horrek %5 baino gutxiagokoa izan behar du.
Aurreko esperimentuan bezala, proiektua kontra-pasako migrazioan egin da.
4. Oilagorraren harrapaketa
(b) Astur-en ibilbidea eta etapak Errusian
Maiatzaren 18an Ural mendien hegaletan eman zuen emisioa.
Ondorio mota desberdinak atera ditugu: (a) batzuk lokalizazioari dagozkionak; (b) beste batzuk duty zikloari eta transmisio-tarteari dagozkienak; eta (c) azkenik, orokorrean, proiektuari eta jarraipenari dagozkienak [3].
Eskerrak: Proiektua Nafarroako gobernuak finantzatu du, baita Oilagor Ehiztari Klubak ere.
[1] Ikus https://www.microwavetelemetry.com/solar_9_5g_ptt.
[2] Ikus MTIkoen Newsletters:https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2005_Winter_page8.pdf etahttps://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2006_Spring_page8.pdf.
[3] Ikus ondoko sarrera: Trasgu, Astur eta Navarre, ondorioak eta konparaketak.Friday, February 26, 2010
MGSR: Trasgu izeneko oilagorra (2006), zenbait dokumentu
Pisua: 12 g.
Antena: 170 mm., transmisorearen horizontalarekiko 45º inklinazioa. Altzairu herdoilezinezko zuntzez eginda eta nylonek estalia.
Sentsoreak: PTT-ak tenperatura, bateriaren boltajea eta animaliaren jarduera maila neurtzeko sentsoreak eramaten ditu.
Thursday, February 25, 2010
MGSR: Trasgu izeneko oilagorra (2006)

Proiektu hori 2006an gauzatu zen, eta hegazti horren tamainari eta fenologiari dagokienez, munduan egiten den lehen proiektua izan da [1].
(b) PTTen kokapena Scolopax rusticolan. Emisorea hegaztiaren bizkarrean kokatzen da, azalaren gainean (lumarik gabeko gune batean). Ondoren, arnesaren bi hariek hegoen atzetik eta hanken aurretik pasatzen dira, gerriko moduko bat sortzeko. Modu horretan, emisorea hegaztiaren grabitate gunean aurkitzen da eta antena pixka bat altxatuta dago.(c) Duty cycle delakoa. Luxmetro batekin hainbat froga egin dira oilagorrak mugitzen diren antzeko zenbait gune desberdinetan eta eguraldi eta giro ezberdinetan: euria, eguzkia, gerizpea, lainoa [3],...
2. Oilagorren harrapaketa
3. Trasguren ibilbidea eta etapak
Trasgu oilagorra gaztea da eta 315 gramokoa. Trasguren ibilbidearen etapa desberdinak honela sailka daitezke:
(i) Pirinioez honatagoko etapa. Egun batzuk egon zen (martxoaren 4, 6, 8, 10-11, 15 eta 20an) datuak emititzen bera harrapatuta eta aske geratu zeneko lekuaren inguruan, Etxarri-Aranatzen inguruan.
(b) MTIkoek diotenez, nahiz eta beraiek eta Argosek aipatutako leku horretan mezuak ongi jasotzeko ahaleginak etengabe egin, azken batean hobekuntza etorriko da baldin eta komunitate zientifikoak berak Europako autoritateen gainean presionatzen badute: arazoaren benetako iturriak diren frekuentzien bandei buruzko nazioarteko akordioak eta itunak errespeta daitezen.
Eskerrak: Proiektua Nafarroako eta Kataluniako gobernuek finantzatu dute, baita Oilagor Ehiztari Klubak ere.
[1] MTI-koek A First izendatu dute gure proiektua:
PTT berriarekin, aukera eman diete MTIkoek transmisoreei lur-jarraipena egiteko, kasu, baldin eta hegaztia hiltzen bada. Oraingo transmisore berriek horrelako kasuetan, 0.5 gramoko aldagailu (switch) gehigarri baten bidez, ohiko transmisore bilakatzen dira, lurretik segitu ahal izateko. Modu horretan transmisorea berreskura daiteke: https://www.microwavetelemetry.com/ground_track and go to ground track.
Sateliteak, transmisoreak eta Scolopax rusticola: zenbait dokumentu

Followers
Blog Archive
About Me

- joseba
- This blog offers data and analysis from years of tracking the Scolopax rusticola. I created this site in order to weigh in on the challenges facing the tracking of that special bird. I aim to provide an accurate description of the different methodology and technology used in this wonderful adventure. Enjoy it!