Sunday, February 28, 2010

MGSR: Astur izeneko oilagorra (2007)


Sateliteen bidez egindako irrati-telemetria hedatuz doa. Oraingo honetan Scolopax rusticolaren, gure oilagorraren inguruan burututako bigarren esperimentua izan da gaia. Berriz ere, migrazioa da kontua.

1. Sarrera

Lehen esperimentuan sarturik geundela, jakin genuen MTI enpresak (Microwave Telemetry Inc. delakoak) 9,5 gramoko transmisorea [1] egingo zuela.


2. Proiektuaren nondik norakoak

Bigarren proiektu honetan, oso egokia izan zen transmisorearen eta hegaztiaren pisuen arteko erlazioa. Jakina denez, erlazio horrek %5 baino gutxiagokoa izan behar du.

Aurreko esperientzia kontuan edukirik, bagenekien proiektua aurrera eraman zezakeela, zeren lehen erabilitako PTTak 12 gramokoak baitziren eta oraingo honetan transmisoreak txikiagoak baitziren.

Aurreko esperimentuan bezala, proiektua kontra-pasako migrazioan egin da.

3. 2007ko proiektua Astur izeneko oilagorrarekin

Proiektu hau 2007an gauzatu da. Esan bezala, transmisoreak 9,5 gramokoak izan dira.

Asturiasetik bidalitako oilagorraren transmisorea 48/10 duty ziklokoa izan da, 60 segundoko TTarekin (TT: transmisio-tartea).

Proiektua aurrera eramateko zenbait puntu edo mugarri garrantzitsu izan dira kontuan.

(a) Argos sistema. Bagenekien, aurreko
esperientzia dela medio, Mediterraneo inguruan interferentziazko gune [2] bat dagoela. Hortaz, espero genuen eragina izango zutela interferentziek datu bilketan.
(b) PTT emisorea. 9,5 gramoko PTTak %16,5 area gutxiago dauka 12 gramokoak baino.


(c) Duty cycle delakoa. 48/10 duty ziklokoa erabili da, aurreko esperientzia kontutan edukiz.

4. Oilagorraren harrapaketa

2007ko otsailaren 23an Llanera-n (43º 28’ 55,04’’ N 5 49’ 20,20’’ W, Asturiasen) Astur oilagorra harrapatu eta PTTa jarri ondoren, askatu egin zen. Astur heldua da eta 320 gramokoa.
5. Oilagorraren jarraipena


Oilagorraren jarraipenak bi etapa ezagutu ditu: Errusiara iristeko gertatu dena eta Errusian bertan gertatutakoa.


(a) Errusiarako bidean

Hona hemen Astur-ek emandako zenbait datu Errusiarako bidean: Askatu eta gero, Astur-ek lokalizaturik gabeko emisio bat eman zuen gau hartan (otsailaren 24an). Gero ia bi hilabete egon da inolako emisiorik gabe. Hurrengo emisio ona Errusian eman zuen (apirilaren 22an).

Ibilbide osoa: 4.660 km inguru.

(Egia da Mediterraneo inguruan interferentziak daudela, eta interferentziekin ez dago modurik hegaztiak lokalizatzeko. Argos-ek eta MTIkoek ezagutzen dute arazo hori. Baina aurreko esperimentuan, 12 gramoko PPTarekin egin genuenekoan, Pirinioez haratago, Errusiara iritsi baino lehen, emisio gehiago lortu genuen
.)

(b) Astur-en ibilbidea eta etapak Errusian

Astur Ural mendietatik oso hurbil egon da; hain zuzen ere, mendi horien hegaletan. Errusian irregulartasun pixka batekin eman ditu emisioak. Hona hemen emisio onak: apirilak 22; maiatzak 2, 4, 6, 9, 11, 16, 18; ekainak 4, 8, 11, 18, 20; uztailak 7, 31, abuztuak 2, 5.

Azken emisioa: irailaren 19an lokalizaturik gabeko emisio eman zuen; egun hartan hegaztia bizirik zegoen.

Maiatzaren 18an Ural mendien hegaletan eman zuen emisioa.
6. Ondorio batzuk

Ondorio mota desberdinak atera ditugu: (a) batzuk lokalizazioari dagozkionak; (b) beste batzuk duty zikloari eta transmisio-tarteari dagozkienak; eta (c) azkenik, orokorrean, proiektuari eta jarraipenari dagozkienak
[3].

Eskerrak: Proiektua Nafarroako gobernuak finantzatu du, baita Oilagor Ehiztari Klubak ere.



[1] Ikus https://www.microwavetelemetry.com/solar_9_5g_ptt.  

[2] Ikus MTIkoen Newsletters:https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2005_Winter_page8.pdf etahttps://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2006_Spring_page8.pdf

[3] Ikus ondoko sarrera: Trasgu, Astur eta Navarre, ondorioak eta konparaketak.

Friday, February 26, 2010

MGSR: Trasgu izeneko oilagorra (2006), zenbait dokumentu

Dimentsioak: 43x18x 14 mm. (Antena kontuan izan gabe.)
Pisua: 12 g.
Antena: 170 mm., transmisorearen horizontalarekiko 45º inklinazioa. Altzairu herdoilezinezko zuntzez eginda eta nylonek estalia.
Sentsoreak: PTT-ak tenperatura, bateriaren boltajea eta animaliaren jarduera maila neurtzeko sentsoreak eramaten ditu.











(PTTa jartzen; fotografiak Zarbo Ibarrolak egin zituen)



(Askatze puntua: Etxarri Aranatz)



(Ibilbide osoa)






(Ibilbideak azken egunetan, Errusian)




(Interferentziak Europan)












Thursday, February 25, 2010

MGSR: Trasgu izeneko oilagorra (2006)


Lehen proiektua Trasgu izeneko oilagorrarekin gauzatu zen. Oilagorra Nafarroako Etxarri Arantzetik Errusiako Yuranino-raino joan zen, 3.740 km inguru eginez. Oilagorra bere habian egon zen.
1. Proiektuaren zenbait ezaugarri

Proiektu hori 2006an gauzatu zen, eta hegazti horren tamainari eta fenologiari dagokienez, munduan egiten den lehen proiektua izan da [1].
Proiektua aurrera eramateko zenbait puntu edo mugarri garrantzitsu izan dira kontuan.

(a) PTT emisorea. Microwave Telemetry Inc. (MTI) delakoak 2005eko otsailean bere PTT 100 12 gram Solar delakoa aurkeztu zuen [2].

(b) PTTen kokapena Scolopax rusticolan. Emisorea hegaztiaren bizkarrean kokatzen da, azalaren gainean (lumarik gabeko gune batean). Ondoren, arnesaren bi hariek hegoen atzetik eta hanken aurretik pasatzen dira, gerriko moduko bat sortzeko. Modu horretan, emisorea hegaztiaren grabitate gunean aurkitzen da eta antena pixka bat altxatuta dago.
(c) Duty cycle delakoa. Luxmetro batekin hainbat froga egin dira oilagorrak mugitzen diren antzeko zenbait gune desberdinetan eta eguraldi eta giro ezberdinetan: euria, eguzkia, gerizpea, lainoa [3],...

2. Oilagorren harrapaketa

2006ko martxoaren 3an bi oilagor harrapatu ziren Etxarri-Aranatz-en (Nafarroan). 2006ko martxoaren 8an Kataluniako Taradell-en beste oilagor bat harrapatu zen.

Oilagorren jarraipenak etapa desberdinak ezagutu ditu: Pirinioez honatagokoa eta Pirinioez haratagokoa [4].

3. Trasguren ibilbidea eta etapak

Trasgu oilagorra gaztea da eta 315 gramokoa. Trasguren ibilbidearen etapa desberdinak honela sailka daitezke:

(i) Pirinioez honatagoko etapa. Egun batzuk egon zen (martxoaren 4, 6, 8, 10-11, 15 eta 20an) datuak emititzen bera harrapatuta eta aske geratu zeneko lekuaren inguruan, Etxarri-Aranatzen inguruan.

(ii) Pirinioez haratago bigarren etapan, martxoaren bukaeran emisio txarrak (kokatu ezinezko mezuekin) eman eta gero, eta bi aste inolako seinalerik gabe igaro eta gero, Alemanian azaltzen da apirilaren 3an.

(iii) Hirugarren etapan Alemaniatik Poloniara, beste bi aste inongo daturik gabe.

(iv) Laugarren etapa Poloniatik Errusiara, non datuak bi egunetan behin azaltzen baitziren eta oso emisio onarekin.

(v) Haren helmuga-lekutzat Yuranino hartu da, Vologodskaya erregioan, Errusian, zeren horixe baita maiatzaren 25ean emandako Ekialderanzko posiziorik urrunena.

Oilagorrak 3.740 km inguru egin ditu Etxarri-Aranatzetik Yuranino-raino: Nafarroatik (03-03-2006) Errusiaraino (05-25-2006).

4. Ondorio batzuk

(a) Esperimentu gehiago egin nahi badira, interferentziak dauden lekuetatik alde egin behar da [5].

(b) MTIkoek diotenez, nahiz eta beraiek eta Argosek aipatutako leku horretan mezuak ongi jasotzeko ahaleginak etengabe egin, azken batean hobekuntza etorriko da baldin eta komunitate zientifikoak berak Europako autoritateen gainean presionatzen badute: arazoaren benetako iturriak diren frekuentzien bandei buruzko nazioarteko akordioak eta itunak errespeta daitezen.
(c) MTIkoek aurten (2006an) PTT berria plazaratu dute: 9.5 gram PTT solar PTT [6].
(d) Oilagorraren migrazioaz gehiago jakitearren, beste ikerkuntza ezberdin batzuk aztertzen jarraituko dugu, baina beti kontuan izanda Hervé Jamin-ek esandakoa, alegia, Oilagorrarekin apala izan beharra dago.

Eskerrak: Proiektua Nafarroako eta Kataluniako gobernuek finantzatu dute, baita Oilagor Ehiztari Klubak ere.



[1] MTI-koek A First izendatu dute gure proiektua:
[3] Bi aldagai nagusi geneukan: alde batetik PTTak emititzeko gutxienez lau ordu egon behar zela eguzki-argia kargatzen; beste aldetik, egun eguzkitsu baten lumenak. Hortaz, PTTaren area ezaguturik, atera zen zenbat lumen-ordu behar ziren ongi emititzeko. Eguraldi mota desberdinekin eta eguzki-izpien intzidentzia angeluak kontuan hartuz, ateratako bataz besteko lumen-ordu, duty cycle delakoa kalkulatu zen: hau da, PTT zenbat ordu egon behar zen kargatzen (48) eta zenbat emititzen (10). Duty-cycle barruan seinaleak 60 segundo-ero emititzen dira. Proiektuan hiru transmisore erabili genituen, bat Aralar basoan galdu zen eta bestea Katalunian. Oilagor batentzat 10/48 duty cycle aukeratu zen, eta beste bi oilagorrentzat 10/72 duty cycle. 
[4] Kataluniako oilagorrak mezu gutxi eman zituen (martxoaren 12an eta 19an). Geroago ez dugu jakin Pirinioez honatago ala haratago egon den, zeren, Mediterraneo inguruan jasotako mezuak interferentzien bidez jasoak baitira, eta ez baitago modurik hegaztia zehazki lokalizatzeko. (Arazo hori MTI-koek eta Argos-koek ezagutzen dute: https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2005_Winter_page8.pdf eta https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2006_Spring_page8.pdfMaiatzaren erdian oilagorra bizirik zegoen, baina harrez geroztik emandako datuek adierazten dute hegaztia hilda dagoela edo PTTa berarengandik deslotu dela. Beste aldetik, Etxarri-Aranatzen harturiko batek mezu gutxi eman zituen Aralar inguruan, martxoaren 4an eta 7an (lokalizatu gabekoa). Gero, hogei egun igaro ondoren (23an eman baitzuen lokalizatutako emisio bat) ‘desagertu’ zen. (Beranduago baja eman zitzaion Argos-en.) 
[5] Kasu, badago oraindik alboratu behar den leku berezi bat, Mediterraneo ondoko Kataluniatik, Frantziako hego-ekialderantz eta Italiako iparralderantz doana. MTI eta Argos jakitun daude. Izan ere, arazoak daude Europako zenbait lekutan emisioak ongi jasotzeko. Ikus https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2005_Winter_page8.pdf eta https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2006_Spring_page8.pdf.
[6]https://www.microwavetelemetry.com/solar_9_5g_ptt.
PTT berriarekin, aukera eman diete MTIkoek transmisoreei lur-jarraipena egiteko, kasu, baldin eta hegaztia hiltzen bada. Oraingo transmisore berriek horrelako kasuetan, 0.5 gramoko aldagailu (switch) gehigarri baten bidez, ohiko transmisore bilakatzen dira, lurretik segitu ahal izateko. Modu horretan transmisorea berreskura daiteke: https://www.microwavetelemetry.com/ground_track  and go to ground track.

Sateliteak, transmisoreak eta Scolopax rusticola: zenbait dokumentu

(Migrazio luzea mapan urdinez agertzen da. Migrazio ertaina mapan berdez azaltzen da. Badago bien arteko gune komun bat (mapan marraz dagoena). Horrez gain, badago migrazio laburra: zona konkretu baten inguruan gertatzen da; gure kasuari dagokionez, soilik espainiar estatuan bertan edo eta soilik frantziar estatuan mugitzen diren oilagorrei dagokie)


(Ikusgarritasun zirkulua)





(Doppler efektua)

Sateliteak, transmisoreak eta Scolopax rusticola

Mugarik gabeko Scolopax rusticola (MGSR) izeneko proiektuan Argos-en sateliteak eta Microwave Telemetry Inc. (MTI) delakoak produzitzen dituen transmisoreak erabili dira. Oilagorren jarraipenak bere ezaugarri bereziak ditu.
1. Satelite bidezko irrati-telemetriaren sarrera orokorra
Emisoredun hegaztiak seinaleak bidaltzen ditu, sateliteak jaso egiten ditu eta era berean birbidali egiten dio lurreko hartzaile guneari, eta hauek bideratzen dute prozesamendu gunera, eta prozesatu ondoren bidaltzen zaie zientzialariei, edo ikerkuntzaren bultzatzaileei.
Sateliteen bidezko irrati-telemetria hedatzen ari da etengabe. Aplikazio honen bidez, 4.200 espezie basati ezberdini jarraitzen zaie
[1]: hegazti, lurreko ugaztunak eta uretako animaliak.
2. Hegaztien ikerkuntza migratzaileari aplikaturiko sateliteen bidezko irrati-telemetria
Jarraipen migratzailea hegazti ezberdinei egin zaie. Gure kasuan, agian jarraipen esanguratsuena belatz handiarena izan da [2], Scolopax rurticolaren tamainara hurbiltzen delako.
Baina gure hegaztiari, Scolopax rusticolari, teknika hauek aplikatzerako orduan arazo batzuk daude:
(i) hegaztiaren pisuagatik eta transmisoreen pisu eta tamainagatik; eta
(ii) hegaztiaren ohiturengatik, haren jarraipena beste hegazti migratzaileena baino korapilatsuagoa gertatzen delarik.
3. Scolopax rusticolaren habitak Europan
Eraztunekin urteetan zehar izandako esperientziak migrazioen mapaezagutzen da.
Migrazioa dela-eta, hiru migrazio desberdin bereiz daitezke: migrazio luzea, laburra eta ertaina.
4. Transmisoreak
Lehen aldiz, 2004ean, Microwave Telemetry Inc. (MTI) enpresarekin kontaktuan jarri ginenean, transmisorerik txikiena 18 gramokoa [3] zen.
Platform Transmitter Terminal (PTT) delakoak barneko bateria bat kargatzeko eguzki-eragingailu bat erabiltzen du; ilunetan ere lan egin dezake, mikroprozesagailu baten bidez kontrolatuta dagoelarik. Eguzki energi iturriak ohiko litiodun bateriaren bizitzaren muga gainditzen du [4].
Hortaz, une hartan ez zegoen oilagorrekin proiektu bat gauzatzeko inongo aukerarik.
Horretaz gain, bazeuden konpondu beharreko bi arazo:
(i) Scolopax rusticola gauez gehiago mugitzen da egunean zehar baino. Egunez basoan ‘deskantsatzen’ du. Gauez ez du eguzki-energiarik jasotzen, eta ezkutatuta deskantsatzen dagoenean, egunez ere izpi gutxi jasotzen ditu PTTak.
(ii) Antenaren malgutasun arazoak, gehienetan leku ‘zikinetan’ mugitzen baita.
5. Proiektuaren nondik norakoak
2005eko otsailean, MTI enpresak emisore berri bat merkatuan jarriko zuela iragarri zuen: PTT 100 12 gram Solar delakoa [5].
Hortaz, haiekin harremanetan jarri ginen, gure asmoa azaldu eta oilagorraren jarrerak eta ohiturak adierazi: beste epe berri bat ireki zitzaigun.
Hurrengo urratsean, CLS (Collecte Localisation Satellites) delakoarekin, Argos [6] sateliteen mundu-operadorearekin kontaktuan jarri ginen.
Sateliteek planeta osoan zehar mugitu edo geldituta dauden plataformen datuak jasotzen dituzte. Horrela, planetaren edozein lekutako iturri baten datuak geografikoki lokaliza daiteke.
Sateliteek lurretik 850 km ingurura bira egiten dute
[7] eta 5.000 km inguruko area analizatzen dute.
Argos-en sisteman, plataformek seinaleak emititzen dituzte, eta sateliteek plataforma horien posizioa kalkulatzen dute Doppler efektuaren bidez. Aipatu bezala, arazoa nagusietako bat hauxe zen: oilagorraren pisuari egokia izan zekiokeen plataforma bat (PTT) lortzea, zeren, printzipioz, emisorearen pisuak hegaztiaren pisuaren % 5 baino gutxiagokoa izan behar bailuke.
Bisitatzen gaituen oilagorrak, bataz beste, 305 gramokoa da. Hortaz, ia mugan egoten ginen, baino proiektua aurrera eraman zezakeen. Gainera datu garrantzitsu bat zegoen: Duriez-en esperientziarekin
[8] zenbait oilagorrek 12 gramoko emisorea jasaten zuten.
Bibliografia
McAuley D. G. et al. (1993) Techniques for research into woodcock: experiences and recommendations, 8th American Woodcock Symposium, U.S. Fish and Wildlife Service, Biological Report 16: 5-13.
Show, D. C. eta C. Perrins-ek (1998) The birds of Western Palearctic - (Concise edition), 2garren Bol., Oxford: Oxford University Press.
4] Denbora hartan, 2004an, lanean ari zen horrelako PTT bat enara-buztaneko miru (Elanoides forficatus) bati jarraitzen Floridatik Brasilera eta bueltan.  
[5] Emisore horiek zelula fotovoltaikoekin lan eginez, plataformaren pisua gutxitzen dute, eta emisorearen beraren bizitza luzatzen, ohiko litiozko bateria erabiltzen ez dutelako.  
[7] Ikus http://www.argos-system.org/manual/ --> satellites.  
[8] Frantziako basoetan ohiko irrati-telemetriarekin oilagorraren jarraipena egin da. Duriez-ek doktorego tesia burutu zuen (http://tel.archives-ouvertes.fr/documents/archives0/00/00/35/09/tel-00003509-00/tel-00003509.pd) esperientzia horrekin. Ohiko irrati-telemetrian, Duriez-en tesian erabili diren emisoreak (TW3 modeloa, Biotrack) 7, 9 eta 12g-ko pisukoak izan dira eta 6 hilabeteko iraupena zeukaten. Lehenengo esperientzia, 1999-2000 denboraldian, emisorearen euskarria, tresnaren ezarreran, ez zen oso eraginkorra izan. Hurrengo bi denboraldietan McAuley et al. autoreek (1993) deskribatutako metodoa erabili zuten, emisorea hegaztiarekiko lotura hobeki moldatzen eta errendimendu handiagoa lortuz.

MGSR: zenbait dokumentu

(Paleartikoa)

(Oilagorraren banaketa-gunea Europan:
horiz birsorkuntza hertsiaren gunea;
urdinez neguko gune hertsia;
eta berdez birsorkuntza eta neguko gunea)



(Trasgu izeneko oilagorraren ibilbide osoa: 3.740 km inguru)

(Astur izeneko oilagorraren ibilbide osoa: 4.660 km inguru)



(Navarre izeneko oilagorraren ibilbidea: 3.890 km inguru)



(Laguna izeneko oilagorraren ibilbidea: 3.710 km inguru)



(Araba izeneko oilagorraren ibilbide osoa: 3280 km inguru)

Mugarik gabeko Scolopax rusticola



Sateliteen bidez egindako irrati-telemetriari buruzko jarraipen baten aurrean gaude. Mundu mailan Scolopax rusticolaren, gure oilagorraren, inguruan burututako lehen esperimentuak dira. Migrazioa da kontua.

1. Sarrera

Oilagorren populazio-statusa eta gestioa nahiko mugatzen ditu hari buruz informazio ezak. Izan ere migrazioari, populazioaren banaketa geografikoari, habitataren aukerei, jardueraren erritmoei, adinarekiko eta sexuarekiko migrazioaren jarrerei buruz dagoen informazioa nahiko eskasa da.

Egia da oilagorrari buruzko literatura zabala dela, baina deus gutxi egin da metodo zientifikoen bidez beraren migrazioaz jabetzearren. Historikoki hegaztiari eraztunak jartzea erabili da, baina emaitzak ez dira izan uste zen bezain ugariak. Beste alde batetik, irrati-telemetria ere gero eta gehiago usatu izan da, baina emaitzak nahiko lokalak izan dira eta denboraz mugatuak.

Zenbait aurrerapen teknologiko dela bide, ikerketarako teknika eta metodologia berriek ahalbidetu dute telemetria modu orokor batean, sateliteen bidez, gauzatu ahal izatea. Horrela, ohiko irrati-telemetria hedatu da espazioz eta denboraz. Beraz, sateliteen bidezko irrati-telemetria gure egunean dagoen teknikarik hoberenetakoa da hegazti migratzaileen bideak ezagutzeko.

2. Garatu diren proiektuen egoera eko-geografikoa

Scolopax rusticola Paleartiko guztian bizi da. Hala ere, bisitatzen gaituen Scolopax rusticola Mendebaldeko Paleartikoaren esparruan mugitzen da. Bizileku hau Show eta Perrins-ek deskribatu dute.

3. Proiektuen nondik norakoak

Proiektuak martxan jartzeko, oilagorrei jarraipena egiteko, oilagorren kontrapasaren denboraldia aukeratu genuen: alde batetik ehiza denbora bukatuta dagoelako; eta beste aldetik, hegaztia zuzenago joaten delako bere habia-guneetara, sasi artean hainbeste ezkutatu barik.

Proiektuak 2006an, 2007an eta 2008an gauzatu dira, eta hegazti horren tamainari eta fenologiari dagokienez, munduan egiten den lehen proiektuak izan dira.

4. 2006ko proiektua

Trasgu izeneko oilagorraren ibilbide osoa: 3.740 km inguru.

5. 2007ko proiektua

Astur izeneko oilagorraren ibilbide osoa: 4.660 km inguru.

Navarre izeneko oilagorraren ibilbidea: 3.890 km inguru.

6. 2008ko proiektua

Laguna izeneko oilagorraren ibilbidea: 3.710 km inguru.

Araba izeneko oilagorraren ibilbide osoa: 3280 km inguru.

7. Zenbait ondorio

Hona hemen zenbait ondorio garbi:

a) Errusiara heldu arte, emisio gutxi jaso genuen
b) Trasgu oilagorra bere habian egon zen maiatzaren 27tik ekainaren 16 arte
c) Astur Ural mendietaraino joan zen
d) Navarre bere habian egon zen
e) Interferentzien arazoaz jabetu ginen
f) Transmisoreen karga da giltza interferentziak gainditzeko eta emisio hobeak jasotzeko
g) Laguna eta Araba izeneko oilagorrekin interferentziak gainditu ziren

Followers

About Me

My photo
This blog offers data and analysis from years of tracking the Scolopax rusticola. I created this site in order to weigh in on the challenges facing the tracking of that special bird. I aim to provide an accurate description of the different methodology and technology used in this wonderful adventure. Enjoy it!