Sateliteen bidez egindako irrati-telemetria hedatuz doa. Oraingo honetan Scolopax rusticolaren, gure oilagorraren inguruan burututako bigarren esperimentua izan da gaia. Berriz ere, migrazioa da kontua.
1. Sarrera
Lehen esperimentuan sarturik geundela, jakin genuen MTI enpresak (Microwave Telemetry Inc. delakoak) 9,5 gramoko transmisorea [1] egingo zuela.
Bigarren proiektu honetan, oso egokia izan zen transmisorearen eta hegaztiaren pisuen arteko erlazioa. Jakina denez, erlazio horrek %5 baino gutxiagokoa izan behar du.
Aurreko esperientzia kontuan edukirik, bagenekien proiektua aurrera eraman zezakeela, zeren lehen erabilitako PTTak 12 gramokoak baitziren eta oraingo honetan transmisoreak txikiagoak baitziren.
Aurreko esperimentuan bezala, proiektua kontra-pasako migrazioan egin da.
Proiektu hau 2007an gauzatu da. Esan bezala, transmisoreak 9,5 gramokoak izan dira.
Asturiasetik bidalitako oilagorraren transmisorea 48/10 duty ziklokoa izan da, 60 segundoko TTarekin (TT: transmisio-tartea).
Proiektua aurrera eramateko zenbait puntu edo mugarri garrantzitsu izan dira kontuan.
(a) Argos sistema. Bagenekien, aurreko
esperientzia dela medio, Mediterraneo inguruan interferentziazko gune [2] bat dagoela. Hortaz, espero genuen eragina izango zutela interferentziek datu bilketan.
(c) Duty cycle delakoa. 48/10 duty ziklokoa erabili da, aurreko esperientzia kontutan edukiz.
4. Oilagorraren harrapaketa
5. Oilagorraren jarraipena
Oilagorraren jarraipenak bi etapa ezagutu ditu: Errusiara iristeko gertatu dena eta Errusian bertan gertatutakoa.
(a) Errusiarako bidean
Hona hemen Astur-ek emandako zenbait datu Errusiarako bidean: Askatu eta gero, Astur-ek lokalizaturik gabeko emisio bat eman zuen gau hartan (otsailaren 24an). Gero ia bi hilabete egon da inolako emisiorik gabe. Hurrengo emisio ona Errusian eman zuen (apirilaren 22an).
Ibilbide osoa: 4.660 km inguru.
(Egia da Mediterraneo inguruan interferentziak daudela, eta interferentziekin ez dago modurik hegaztiak lokalizatzeko. Argos-ek eta MTIkoek ezagutzen dute arazo hori. Baina aurreko esperimentuan, 12 gramoko PPTarekin egin genuenekoan, Pirinioez haratago, Errusiara iritsi baino lehen, emisio gehiago lortu genuen
.) (b) Astur-en ibilbidea eta etapak Errusian
Astur Ural mendietatik oso hurbil egon da; hain zuzen ere, mendi horien hegaletan. Errusian irregulartasun pixka batekin eman ditu emisioak. Hona hemen emisio onak: apirilak 22; maiatzak 2, 4, 6, 9, 11, 16, 18; ekainak 4, 8, 11, 18, 20; uztailak 7, 31, abuztuak 2, 5.
Azken emisioa: irailaren 19an lokalizaturik gabeko emisio eman zuen; egun hartan hegaztia bizirik zegoen.
Maiatzaren 18an Ural mendien hegaletan eman zuen emisioa.
Ondorio mota desberdinak atera ditugu: (a) batzuk lokalizazioari dagozkionak; (b) beste batzuk duty zikloari eta transmisio-tarteari dagozkienak; eta (c) azkenik, orokorrean, proiektuari eta jarraipenari dagozkienak [3].
Eskerrak: Proiektua Nafarroako gobernuak finantzatu du, baita Oilagor Ehiztari Klubak ere.
[1] Ikus https://www.microwavetelemetry.com/solar_9_5g_ptt.
[2] Ikus MTIkoen Newsletters:https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2005_Winter_page8.pdf etahttps://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2006_Spring_page8.pdf.
[3] Ikus ondoko sarrera: Trasgu, Astur eta Navarre, ondorioak eta konparaketak.