Gainera, Navarre-ren PTTak Mortality Ground Track [3] delakoa eduki du barnean. Modu horretan transmisorea berreskura daiteke [4].
(b) PTT emisorea. 2006an eta 2007an erabilitako PTTen artean badago desberdintasuna: 9,5 gramoko PTTak %16,5 area gutxiago dauka 12 gramokoak baino.
2007ko martxoaren 2an Bakaikun (42º 53’ 54,2’’ N, 2º 05’ 59’’ W, Nafarroan), harrapatu eta PTTa jarri ondoren, Navarre askatu zen. Navarre heldua da, 350 gramokoa eta emea (genetikoki analizaturik).
Oilagorren jarraipenak bi etapa ezagutu ditu: Errusiara iristeko gertatu dena eta Errusian bertan gertatutakoa.
Ondorio mota desberdinak atera ditugu: (a) batzuk lokalizazioari dagozkionak; (b) beste batzuk duty zikloari eta transmisio-tarteari dagozkienak; eta (c) azkenik, orokorrean, proiektuari eta jarraipenari dagozkienak [6].
[2] TT: Transmisio tartea. Transmisoreak duty cycle bakoitzean, 10 ordu horietan deskargatzeko erabiltzen duen denbora-tartea. Lehen esperimentuan, hiru transmisoreek 60 segundoro transmititu zuten.
[3] Ikus https://www.microwavetelemetry.com/ground_track and go to ground track. Oraingo transmisore berriek horrelako kasuetan, 0.5 gramoko aldagailu (switch) gehigarri baten bidez, ohiko transmisore bilakatzen dira, lurretik segitu ahal izateko Yagi antena batekin.
[4] Izan ere PTT berriarekin, aukera eman diete MTIkoek transmisoreei lur-jarraipena egiteko, baldin eta hegaztia hiltzen bada edo transmisorea askatzen bazaio.
[5] Ikus MTIkoen Newsletters:https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2005_Winter_page8.pdf eta https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2006_Spring_page8.pdf.
[6] Ikus ondoko sarrera: Trasgu, Astur eta Navarre, ondorioak eta konparaketak