Thursday, February 25, 2010

MGSR: Trasgu izeneko oilagorra (2006)


Lehen proiektua Trasgu izeneko oilagorrarekin gauzatu zen. Oilagorra Nafarroako Etxarri Arantzetik Errusiako Yuranino-raino joan zen, 3.740 km inguru eginez. Oilagorra bere habian egon zen.
1. Proiektuaren zenbait ezaugarri

Proiektu hori 2006an gauzatu zen, eta hegazti horren tamainari eta fenologiari dagokienez, munduan egiten den lehen proiektua izan da [1].
Proiektua aurrera eramateko zenbait puntu edo mugarri garrantzitsu izan dira kontuan.

(a) PTT emisorea. Microwave Telemetry Inc. (MTI) delakoak 2005eko otsailean bere PTT 100 12 gram Solar delakoa aurkeztu zuen [2].

(b) PTTen kokapena Scolopax rusticolan. Emisorea hegaztiaren bizkarrean kokatzen da, azalaren gainean (lumarik gabeko gune batean). Ondoren, arnesaren bi hariek hegoen atzetik eta hanken aurretik pasatzen dira, gerriko moduko bat sortzeko. Modu horretan, emisorea hegaztiaren grabitate gunean aurkitzen da eta antena pixka bat altxatuta dago.
(c) Duty cycle delakoa. Luxmetro batekin hainbat froga egin dira oilagorrak mugitzen diren antzeko zenbait gune desberdinetan eta eguraldi eta giro ezberdinetan: euria, eguzkia, gerizpea, lainoa [3],...

2. Oilagorren harrapaketa

2006ko martxoaren 3an bi oilagor harrapatu ziren Etxarri-Aranatz-en (Nafarroan). 2006ko martxoaren 8an Kataluniako Taradell-en beste oilagor bat harrapatu zen.

Oilagorren jarraipenak etapa desberdinak ezagutu ditu: Pirinioez honatagokoa eta Pirinioez haratagokoa [4].

3. Trasguren ibilbidea eta etapak

Trasgu oilagorra gaztea da eta 315 gramokoa. Trasguren ibilbidearen etapa desberdinak honela sailka daitezke:

(i) Pirinioez honatagoko etapa. Egun batzuk egon zen (martxoaren 4, 6, 8, 10-11, 15 eta 20an) datuak emititzen bera harrapatuta eta aske geratu zeneko lekuaren inguruan, Etxarri-Aranatzen inguruan.

(ii) Pirinioez haratago bigarren etapan, martxoaren bukaeran emisio txarrak (kokatu ezinezko mezuekin) eman eta gero, eta bi aste inolako seinalerik gabe igaro eta gero, Alemanian azaltzen da apirilaren 3an.

(iii) Hirugarren etapan Alemaniatik Poloniara, beste bi aste inongo daturik gabe.

(iv) Laugarren etapa Poloniatik Errusiara, non datuak bi egunetan behin azaltzen baitziren eta oso emisio onarekin.

(v) Haren helmuga-lekutzat Yuranino hartu da, Vologodskaya erregioan, Errusian, zeren horixe baita maiatzaren 25ean emandako Ekialderanzko posiziorik urrunena.

Oilagorrak 3.740 km inguru egin ditu Etxarri-Aranatzetik Yuranino-raino: Nafarroatik (03-03-2006) Errusiaraino (05-25-2006).

4. Ondorio batzuk

(a) Esperimentu gehiago egin nahi badira, interferentziak dauden lekuetatik alde egin behar da [5].

(b) MTIkoek diotenez, nahiz eta beraiek eta Argosek aipatutako leku horretan mezuak ongi jasotzeko ahaleginak etengabe egin, azken batean hobekuntza etorriko da baldin eta komunitate zientifikoak berak Europako autoritateen gainean presionatzen badute: arazoaren benetako iturriak diren frekuentzien bandei buruzko nazioarteko akordioak eta itunak errespeta daitezen.
(c) MTIkoek aurten (2006an) PTT berria plazaratu dute: 9.5 gram PTT solar PTT [6].
(d) Oilagorraren migrazioaz gehiago jakitearren, beste ikerkuntza ezberdin batzuk aztertzen jarraituko dugu, baina beti kontuan izanda Hervé Jamin-ek esandakoa, alegia, Oilagorrarekin apala izan beharra dago.

Eskerrak: Proiektua Nafarroako eta Kataluniako gobernuek finantzatu dute, baita Oilagor Ehiztari Klubak ere.



[1] MTI-koek A First izendatu dute gure proiektua:
[3] Bi aldagai nagusi geneukan: alde batetik PTTak emititzeko gutxienez lau ordu egon behar zela eguzki-argia kargatzen; beste aldetik, egun eguzkitsu baten lumenak. Hortaz, PTTaren area ezaguturik, atera zen zenbat lumen-ordu behar ziren ongi emititzeko. Eguraldi mota desberdinekin eta eguzki-izpien intzidentzia angeluak kontuan hartuz, ateratako bataz besteko lumen-ordu, duty cycle delakoa kalkulatu zen: hau da, PTT zenbat ordu egon behar zen kargatzen (48) eta zenbat emititzen (10). Duty-cycle barruan seinaleak 60 segundo-ero emititzen dira. Proiektuan hiru transmisore erabili genituen, bat Aralar basoan galdu zen eta bestea Katalunian. Oilagor batentzat 10/48 duty cycle aukeratu zen, eta beste bi oilagorrentzat 10/72 duty cycle. 
[4] Kataluniako oilagorrak mezu gutxi eman zituen (martxoaren 12an eta 19an). Geroago ez dugu jakin Pirinioez honatago ala haratago egon den, zeren, Mediterraneo inguruan jasotako mezuak interferentzien bidez jasoak baitira, eta ez baitago modurik hegaztia zehazki lokalizatzeko. (Arazo hori MTI-koek eta Argos-koek ezagutzen dute: https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2005_Winter_page8.pdf eta https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2006_Spring_page8.pdfMaiatzaren erdian oilagorra bizirik zegoen, baina harrez geroztik emandako datuek adierazten dute hegaztia hilda dagoela edo PTTa berarengandik deslotu dela. Beste aldetik, Etxarri-Aranatzen harturiko batek mezu gutxi eman zituen Aralar inguruan, martxoaren 4an eta 7an (lokalizatu gabekoa). Gero, hogei egun igaro ondoren (23an eman baitzuen lokalizatutako emisio bat) ‘desagertu’ zen. (Beranduago baja eman zitzaion Argos-en.) 
[5] Kasu, badago oraindik alboratu behar den leku berezi bat, Mediterraneo ondoko Kataluniatik, Frantziako hego-ekialderantz eta Italiako iparralderantz doana. MTI eta Argos jakitun daude. Izan ere, arazoak daude Europako zenbait lekutan emisioak ongi jasotzeko. Ikus https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2005_Winter_page8.pdf eta https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2006_Spring_page8.pdf.
[6]https://www.microwavetelemetry.com/solar_9_5g_ptt.
PTT berriarekin, aukera eman diete MTIkoek transmisoreei lur-jarraipena egiteko, kasu, baldin eta hegaztia hiltzen bada. Oraingo transmisore berriek horrelako kasuetan, 0.5 gramoko aldagailu (switch) gehigarri baten bidez, ohiko transmisore bilakatzen dira, lurretik segitu ahal izateko. Modu horretan transmisorea berreskura daiteke: https://www.microwavetelemetry.com/ground_track  and go to ground track.

Followers

About Me

My photo
This blog offers data and analysis from years of tracking the Scolopax rusticola. I created this site in order to weigh in on the challenges facing the tracking of that special bird. I aim to provide an accurate description of the different methodology and technology used in this wonderful adventure. Enjoy it!