Navarre-ren harrapaketa eta bidaia aurreko lan batean ikusi genituen. Oraingo honetan oilagor horren azken datuak azpimarratu nahi ditugu, benetan harrigarriak baitira. Gure Navarre burdinazko oilagor bilakatu bazen ere, askoz haratago joan da, urrezko oilagor bihurtu arte.
1. Navarre-ren datu harrigarria
Navarre-ren azken emisioa 2007ko irailaren 24an izan zen. Harrigarria bada ere, 2008ko otsailaren 5ean emisio berri bat eman zuen, emisioa ona gainera. Navarre Aralarren zegoen, askatua izan zen lekutik 11 kmtara.
2. Burdinazko oilagorra
Europar lagun batzuen arabera, gure Navarre heroi mitologiko bilakatu da, Bakaikutik (Nafarroa) Errusiaraino joateko eta gero handik bueltatzeko gai izan delako, 7.600 km baino gehiagoko bidaia eginik.
Oilagorren ohituraz eta habitatez bagenekien zerbait. Kasu konkretu honetan, Navarre-k frogatu du bera itzuli dela bere neguko lekura, bertan egoteko, Aralarreko pagadi ederrera, hain zuzen ere.
Are gehiago, bere negu-lekura iristeko, Navarre ehiza-denboraldia irekita egon den hainbat lekutan zehar igaro da, ehiztariz beteriko europar eskualde asko zeharkatuz. Hori dela-eta, beste europar lagun batzuek burdinazko oilagortzat [1] definitu dute gure Navarre.
Emea, ia heroi mitologikoa eta, batez ere, burdinazko oilagorra izanik, gure europar adiskide batzuek nahi dute oilagor horrek txita asko eduki ditzan, beraiei bere indar biologikoa eta bere intuizioa eman diezazkien, txita horiek gai izan daitezen arriskutsuak diren oztopo horiek ere gainditzeko.
Shakespeare-k esango zukeen moduan [2], Navarre is the wonder of the World, hots, Navarre munduaren miraria da.
3. Navarre-ren datu berriak 2008an
Baina Navarre-k beste datu batzuk eman ditu.
Martxoaren 5ean emisio bat: posiziorik gabekoa (Z), karga baxua eta tenperatura ona.
Martxoaren 26an Alemanian azaldu zen. Aralarretik 1.112 kmtara.
Hona hemen hurrengo emisioak: martxoak 31 (posiziorik gabekoa, Z lok.), apirilak 3 (Z lok.).
Apirilaren 10ean Letonian azaldu zen, 1.437 km egin ondoren.
Gero, berriz ere, zenbait egun emisiorik eman gabe, hurrengoa apirilaren 15ean eman zuen (Z lok.), gero apirilaren 29an (Z lok.), apirilaren 29an (Z lok,) eta maiatzaren 1ean (Z lok.).
Maiatzaren 4an Errusian azaldu zen, beste 1.226 km egin ondoren.
Aralarretik Navarre-ren posiziorik urrunena maiatzaren 6koa zen. Aurreko emisiotik (maiatzaren 4an) 51 kmtara.
5. Ibilbide orokorra

Hortaz, 2008ko urtean, Navarre-ren ibilbide osoa 3.826 km-koa izan da, 3.825 km inguru.
Beraz, Navarre-ren ibilbide osoa 2008ko maiatzera arte, 11.425 km inguru izan da.
6. Litekeen habia
Beraz, Navarre-ren ibilbide osoa 2008ko maiatzera arte, 11.425 km inguru izan da.
6. Litekeen habia
Navarre-k Errusian zenbait emisio eman ondoren, maiatzaren 30ean oso emisio ona eman zuen (2 lokalizazioa) eta harrez geroztik ekainaren 4an lokalizaziorik gabeko bat eta ez gehiagorik harik eta uztailaren 9an non berriz agertu baita (Z lok.).
Hortaz, segurtasun handiarekin esan dezakegu Navarre habia berrian egon dela. Aparteko datua hauxe da: maiatzaren 30ko lokalizazioa joan den urteko habiatik 2,8 kmtara dagoela.
7. Ondorio batzuk
7. Ondorio batzuk
Ondorio mota desberdinak atera ditugu: (a) lokalizazioari dagozkionak; (b) duty zikloari dagozkionak; eta (c) azkenik, orokorrean, proiektuari eta jarraipenari dagozkienak.
(a) Lokalizazioak
Navarre-k oso lokalizazio gutxi eman ditu. Errusiatik Aralarreraino bat ere ez. Gero Aralarretik Errusiaraino gutxi batzuk besterik ez: Alemanian, Letonian eta gero Errusian bertan.
Errusian emandako emisioetan lokalizazio gutxi eman ditu edo/eta ez deboran oso segituan, B eta A lokalizazioen zehaztasuna (edo erroreak) neurtzeko.
Soilik maiatzaren 16an emandako A lokalizazioaren zehaztasuna neur liteke, kontuan edukiz A eta 2 lokalizazioen artean 5 (bost) minutuko tartea zeudela, gehiegi.
Hona hemen, dena den, beste metodologia zehatzago bat.
Demagun hegaztiaren abiadura 60km/h dela (handi samarra egunez ibiltzeko; ez gauerako non abiadura horretan ibil baitaitezke).
1m/s = 3.6 km/h, hortaz, 60 km/h = 16 m/s, oso altua, baina har dezagun hipotesi hori kalkulua egiteko.
Lokalizazio horren zehaztasuna:
2 lokalizazioaren eta A lokalizazioaren arteko distantzia (Google Earth-en bidez): 4, 5 km.
2 lokalizazioaren zehaztasuna (Argos-en datua): 150m/350m.
Hortaz, kasu okerrenean: 4,5 + 0,35 = 4,85.
Distantzia horri gehitu behar zaio 5 minutuetan egindako balizko distantzia:
5 x 60 x 16 = 4.880 m ---> 4, 8 km.
A lokalizazioaren zehaztasuna: 4, 8 + 4, 85 = 9, 65 km.
(Errepika dezagun: abiaduraren hipotesi hori oso altua da.)
Agian A lokalizazioaren zehaztasuna bien arteko balioa izan daiteke: 4, 85 eta 9, 65 artekoa ---> 7,25 km.

(Joan den urtean, 2007an, A lokalizazioen erroreak 1,77 eta 5,65 km-en artekoak izan ziren.)
Berriz azpimarratu nahi duguna ondokoa da: gure oilagorrentzat lokalizazio A eta B oso garrantzitsuak dira, zeren errealak eta objektiboak baitira. Lokalizazio horien zehaztasuna jakiteko, badaukagu metodologia on eta zehatz bat
[3].
(b) Duty zikloa
Navarre-ren duty zikloa 48/10 da.
(1) Joan den urteko esperimentuaz esan genuen moduan, interferentziaren arazoa eta karga elektrikoaren arazoa, biak, azaldu dira, argi eta garbi
[4].
Aurreko esperimentuan aipatu genuen moduan, arazoak daude Europako zenbait lekutan emisioak ongi jasotzeko [6].
(d) Ondorio orokorrak
(d) Ondorio orokorrak
Oilagorrari buruzko literatura dela bide, oilagorren ohiturak eta habitatak ezagun samarrak dira. Dena den, Navarre-ren etorreran, bera askatu zenetik 11kmtara azaltzea eta orain, 2008ko ekainean, joan den urteko habiatik 2,8 km-en inguruan habia berrian egotea aparteko datuak dira, harrigarriak eta argigarriak.
8. Urrezko oilagorra
Gure Navarre benetako burdinazko oilagorra izatetik urrezko oilagorra izatera pasatu da. Izan ere, Navarre ez da soilik Errusiara joan 2007an, eta Bakaiku ondora, Aralarrera, etorri ehiza denboraldian 2008an. Aitzitik, berriz ere Aralarretik Errusiaraino joan da 2008ko kontra-pasan. Are gehiago, habia berria joan den urteko habiatik oso hurbil dago.
Hortaz, Navarre urrezko oilagorra izendatu dugu. Horrela, betiko gurekin, gure oroimenean, geldituko da oilagor miragarri hau. Baina urrezko oilagorra diamantezko begiekin, edo eta urrezko oilagorra esmeraldazko begiekin.
9. Azken hitzak

Aipatu bezala, oilagorraren migrazioaz gehiago jakiteko, datuak maiztasun gehiagoarekin eta zehaztasun handiagoz lortzeko, ikerketan jarraitu dugu, beti MTIkoen aholkuei kasu eginez.
(Hurrengo lan batean, 2008an martxan jarri dugun proiektuaren berri emango dugu, luze eta sakon: proiektu hori MTIkoen teknologia berriekin gauzatzen ari da.)
Eskerroenez
Eskerrik beroenak Nafarroako taldeari (Isabel, Alfredo eta Jose Inazio), ahantzi gabe Nikita Chernetsov doktorea eta Charles Fadat doktorea eta oilagorrari buruz aparteko jakintsua.
Lan hau OEK-k, Oilagor Ehiztarien Klubak, egindako proiektu baten emaitzaren ondorioa da. Proiektua Nafarroako gobernuak eta OEK-k berak finantzatu dute. Fotografiak Zarbo Ibarrolak egin ditu.
[2] Shakespeare-k esan zuena hauxe zen: “Navarre shall be the wonder of the World”, in http://www.4literature.net/William_Shakespeare/Love_s_Labour_s_Lost/.
[3] Ikus joan den urteko lana: http://mugarikgabekoscolopaxrusticola.blogspot.com/2010/03/mgsr-trasgu-astur-eta-navarre-ondorioak.html.
[4] Ikus joan den urteko lana: http://mugarikgabekoscolopaxrusticola.blogspot.com/2010/03/mgsr-trasgu-astur-eta-navarre-ondorioak.html
[5] Aurten, 2008an, beste proiektu berri bat dugu martxan, MTI bera babeslea izanik, non teknologia berri bat bi prototipotan erabiltzen den.
[6] Hurrengo lan batean ikusiko dugunez, MTIkoen teknologia berria oso lagungarria izan da arazo hori gaindizeko.