Mugarik gabeko Scolopax rusticola (MGSR) izeneko proiektuan Argos-en sateliteak eta Microwave Telemetry Inc. (MTI) delakoak produzitzen dituen transmisoreak erabili dira. Oilagorren jarraipenak bere ezaugarri bereziak ditu.
1. Satelite bidezko irrati-telemetriaren sarrera orokorra
Emisoredun hegaztiak seinaleak bidaltzen ditu, sateliteak jaso egiten ditu eta era berean birbidali egiten dio lurreko hartzaile guneari, eta hauek bideratzen dute prozesamendu gunera, eta prozesatu ondoren bidaltzen zaie zientzialariei, edo ikerkuntzaren bultzatzaileei.
Sateliteen bidezko irrati-telemetria hedatzen ari da etengabe. Aplikazio honen bidez, 4.200 espezie basati ezberdini jarraitzen zaie
[1]: hegazti, lurreko ugaztunak eta uretako animaliak.2. Hegaztien ikerkuntza migratzaileari aplikaturiko sateliteen bidezko irrati-telemetria
Baina gure hegaztiari, Scolopax rusticolari, teknika hauek aplikatzerako orduan arazo batzuk daude:
(i) hegaztiaren pisuagatik eta transmisoreen pisu eta tamainagatik; eta
(ii) hegaztiaren ohiturengatik, haren jarraipena beste hegazti migratzaileena baino korapilatsuagoa gertatzen delarik.
3. Scolopax rusticolaren habitak Europan
Eraztunekin urteetan zehar izandako esperientziak migrazioen mapaezagutzen da.
Migrazioa dela-eta, hiru migrazio desberdin bereiz daitezke: migrazio luzea, laburra eta ertaina.
4. Transmisoreak
Horretaz gain, bazeuden konpondu beharreko bi arazo:
(i) Scolopax rusticola gauez gehiago mugitzen da egunean zehar baino. Egunez basoan ‘deskantsatzen’ du. Gauez ez du eguzki-energiarik jasotzen, eta ezkutatuta deskantsatzen dagoenean, egunez ere izpi gutxi jasotzen ditu PTTak.
(ii) Antenaren malgutasun arazoak, gehienetan leku ‘zikinetan’ mugitzen baita.
5. Proiektuaren nondik norakoak
Hortaz, haiekin harremanetan jarri ginen, gure asmoa azaldu eta oilagorraren jarrerak eta ohiturak adierazi: beste epe berri bat ireki zitzaigun.
Sateliteek planeta osoan zehar mugitu edo geldituta dauden plataformen datuak jasotzen dituzte. Horrela, planetaren edozein lekutako iturri baten datuak geografikoki lokaliza daiteke.
Sateliteek lurretik 850 km ingurura bira egiten dute
[7] eta 5.000 km inguruko area analizatzen dute.Bisitatzen gaituen oilagorrak, bataz beste, 305 gramokoa da. Hortaz, ia mugan egoten ginen, baino proiektua aurrera eraman zezakeen. Gainera datu garrantzitsu bat zegoen: Duriez-en esperientziarekin
[8] zenbait oilagorrek 12 gramoko emisorea jasaten zuten.Bibliografia
McAuley D. G. et al. (1993) Techniques for research into woodcock: experiences and recommendations, 8th American Woodcock Symposium, U.S. Fish and Wildlife Service, Biological Report 16: 5-13.
Show, D. C. eta C. Perrins-ek (1998) The birds of Western Palearctic - (Concise edition), 2garren Bol., Oxford: Oxford University Press.
[1] Transmisoreei buruz, ikus http://www.argos-system.org/manual/index.html#2-system/22-platforms.htm , sateliteei buruz, ikus http://www.argos-system.org/manual/index.html#2-system/22-platforms.htm.
4] Denbora hartan, 2004an, lanean ari zen horrelako PTT bat enara-buztaneko miru (Elanoides forficatus) bati jarraitzen Floridatik Brasilera eta bueltan.
[5] Emisore horiek zelula fotovoltaikoekin lan eginez, plataformaren pisua gutxitzen dute, eta emisorearen beraren bizitza luzatzen, ohiko litiozko bateria erabiltzen ez dutelako.
[8] Frantziako basoetan ohiko irrati-telemetriarekin oilagorraren jarraipena egin da. Duriez-ek doktorego tesia burutu zuen (http://tel.archives-ouvertes.fr/documents/archives0/00/00/35/09/tel-00003509-00/tel-00003509.pd) esperientzia horrekin. Ohiko irrati-telemetrian, Duriez-en tesian erabili diren emisoreak (TW3 modeloa, Biotrack) 7, 9 eta 12g-ko pisukoak izan dira eta 6 hilabeteko iraupena zeukaten. Lehenengo esperientzia, 1999-2000 denboraldian, emisorearen euskarria, tresnaren ezarreran, ez zen oso eraginkorra izan. Hurrengo bi denboraldietan McAuley et al. autoreek (1993) deskribatutako metodoa erabili zuten, emisorea hegaztiarekiko lotura hobeki moldatzen eta errendimendu handiagoa lortuz.