Sunday, July 25, 2010
Grial Santuaren bilaketa Errusian
Ikus https://www.microwavetelemetry.com/uploads/NewsletterPDFs/MTINewsletter_2010_Spring_page6.pdf
Finding the 'Holy Grail' in Russia.
Halaber, ikus:
http://www.euskonews.com/0555zbk/gaia55504en.html
http://www.euskonews.com/0556zbk/gaia55604en.html
Plazer handia izan da lagun batzuk topatzea: Nikita, Misha eta Sergey interneten bidez; Alexandr, Ilya, eta Valery pertsonalki.
Gora Karelia!
Friday, March 5, 2010
MGSR: Teknologia berria, zenbait dokumentu
(Laguna izeneko oilagorra)
(Laguna PTTa jartzean)
(Laguna: askatze puntua)
(Laguna askatu ondoren)
(Araba izeneko oilagorra)
(Araba PTTa jartzean)
(Araba: askatze puntua)
(Araba askatu ondoren)
(Lagunak askatze puntu inguruan emandako posizioak)
(Arabak askatze puntu inguruan emandako posizioak)
(Lagunak Errusian emandako posizioak)
(Laguna hilda)
(Laguna: 454 metro askatze puntutik ehizatze puntura)
Wednesday, March 3, 2010
MGSR: Teknologia berria
Beti Microwave Telemetry Inc (MTI) enpresa amerikarraren ildotik, hona hemen orain arte emandako urratsak:
(2) Bigarren esperimentua [4]. PTTak 9,5 gramokoak ziren. Duty zikloa 48/10. Transmisio tarteak 45 segundokoa eta 60 segundokoa.
Bi kasuetan, segimendua Argos-en bidez egin zen [5].
Pisua: 9,5 g.
Antena: 178 mm., transmisorearen horizontalarekiko 45º inklinazioa. Altzairu herdoilezinezko zuntzez eginda eta nylonek estalia.
Sentsoreak: PTTak tenperatura, bateriaren boltajea eta animaliaren jarduera
1. Proiektuaren zenbait ezaugarri
2. 2008ko proiektua (Laguna eta Araba izeneko oilagorrekin)
3. Oilagorren harrapaketak
b) Araba
2008ko martxoaren 10ean Lukianon (42º56’05,38’’ N 2º50’38.97’’ W, Araban), harrapatu eta PTTa jarri ondoren, Araba askatu zen. Araba gaztea da, 335 gramokoa eta arra (genetikoki analizaturik).
4. Oilagorren jarraipenak
(a) Askatze puntu inguruan emandako datuak
(2) Arabak emandako datuak
(b) Pirinioez haratago, Errusiarako bidean
(c) Errusian
Gero inolako emisio gehiagorik eman gabe, abenduaren 27an Legutioko ehiztari batek Laguna hil zuen, askatze puntutik 454 metrotara.
Zer dela eta ez du emititu haren PTTak?
(2) Arabaren datuak
Irailaren 14an emandako emisioan PTTaren aktibitate-sentsoreak ez du aldatu. Hegaztia hilda dago edo haren PTTa deslotu egin da.
(d) Ibilbide orokorra
Ibilbide orokorra: 3.710 km inguru
Ibilbide osoa: 3.280 km inguru
5. Ondorio batzuk
a) Lokalizazioak
b) Oilagorren abiadurak
Laguna:
Apirilaren 14an gauez Poloniatik Lituaniara igarotzerakoan, bi emisio jarraian eman zituen (21:31tik 01.03ra, UTCn) 294 km egiteko. Hortaz, haren batez besteko abiadura 84 km/h izan zen.
Araba:
Apirilaren 26an gauez Alemaniatik Suediara joateko, itsasoa zeharkatzen du, bi emisio jarraian emanez (20:18tik 21:56ra, UTCn) 108 km egiteko. Hortaz, haren abiadura 66 km/h izan zen.
c) Atseden-aldiak
Araba bere ibilaldian Suedian bi egun egon zen atseden-aldian.
Laguna bere ibilaldian Frantzian bost egun egon zen atseden-aldian.
d) Duty zikloa
(2) Emisio bakoitzean Argos-ek egun berean askoz lokalizazio gehiago eman ditu aurten lehengo bi urteetako esperimentuetan baino.
(3) Datuak hala kantitatean nola kalitatean [21] askoz hobeak izan dira aurrekoetan baino.
(4) Emisioen maiztasuna oso erregularra izan da.
(5) Maiztasuna apurtu izan den gutxietan, ez-jarraitasuna croule edo roding [22] delakoaren fenomenoari lotu nahi izan diogu.
(6) Interferentzien arazoa PTTen kargak gainditu du, aurreko esperimentuen proposatzen genuen arabera.
e) Roding edo croule-ri buruzko zenbait ohar
(2) Laguna Araban (Euskal Herrian) egon zenean, martxoaren 17tik 22ra egon zen emititu gabe
(3) Laguna Errusian egon zenean, ondoko egunetan egon zen emititu gabe: ekainaren 8tik 13ra, gero 24tik 29ra. Uztailaren 4tik (Z lok.) 10era, gero 31tik (Z lok.) abuztuaren 5era. Abuztuaren 10etik (Z lok.) 16ra (bi Z lok.) eta gero 24ra (lok.Z).
f) Interferentziak
(b) Oso berezia den oilagorrekin (espazio berezietan mugituz, gauez migratuz, eta abar luze bat), jakiteko ea hegazti horiekin PTT berriek ongi kargatzen duten.
(c) Ikusteko PTT horien funtzionamendua interferentziekin.
(2) PTT berezi horiek erabiliz, oilagorrekin munduan egindako lehen esperimentua izan da.
(3) Joan den urtean egindako galdera berberak egin daitezke orain ere: zeharkatzen ote dituzte Ural mendiak oilagorrek? Zer gertatzen da Uralez haratago dauden oilagorrekin? Norantz eta noraino joaten dira? Ikerketarako puntu garrantzitsua, inolako dudarik gabe.
6. Azken hitzak
Eskerrak
a) Eskerrik berezienak Arabako taldeko lagunei: Asier eta Rubén San Vicente anaiak, Josu Salazar, Victor Regueiro, Javier Uriarte eta Ikatz Pérez de Arriba.
b) Charles Fadat eta Nikita Chernetsov doktoreek emandako zenbait lanen berri oso estimagarria izan da.
c) Argos-ko lagunak aipatu behar dira: Maura-rengandik hasi eta Anne-Marie, Aline eta Bill-engainano iritsiz.
d) Last but not least, MTIko taldeari gure eskerrik beroenak, eta bereziki Cathy-ri, eta nola ez!, oroz gain Paul lagunari
Lan hau OEK-k, Oilagor Ehiztarien Klubak, egindako proiektu baten emaitzaren ondorioa da. Proiektua Microwave Telemetry Inc (MTI) enpresa amerikarrak finantzatu du, baita OEK-k ere. Fotografiak Zarbo Ibarrolak eta Mikel Arrazolak egin dituzte.
[1] Oilagor bat hegaz egiten, txita hanka artean eramanez, Altubeko Pedro Celaa-k ikusi du Gorbeia mendian eta Navarreteko Eduardo Samaniego-k Navarreten bertan. Hona hemen Europan ikusitako horrelako kasuak (CNB 2001): Suedian (22 kasu), Bretainia Handian (12 kasu), Frantzian (9 kasu), Herbehereetan (5 kasu), Alemanian (3 kasu).
MGSR: Burdinazko oilagorra urrezko bilakatu da, zenbait dokumentu
2007ko martxoaren 2tik 2008ko otsailaren 5era)
(Navarre Aralarren, 2008ko otsailaren 5ean)
MGSR: Burdinazko oilagorra urrezko bilakatu da
1. Navarre-ren datu harrigarria
Navarre-ren azken emisioa 2007ko irailaren 24an izan zen. Harrigarria bada ere, 2008ko otsailaren 5ean emisio berri bat eman zuen, emisioa ona gainera. Navarre Aralarren zegoen, askatua izan zen lekutik 11 kmtara.
2. Burdinazko oilagorra
Europar lagun batzuen arabera, gure Navarre heroi mitologiko bilakatu da, Bakaikutik (Nafarroa) Errusiaraino joateko eta gero handik bueltatzeko gai izan delako, 7.600 km baino gehiagoko bidaia eginik.
Oilagorren ohituraz eta habitatez bagenekien zerbait. Kasu konkretu honetan, Navarre-k frogatu du bera itzuli dela bere neguko lekura, bertan egoteko, Aralarreko pagadi ederrera, hain zuzen ere.
Are gehiago, bere negu-lekura iristeko, Navarre ehiza-denboraldia irekita egon den hainbat lekutan zehar igaro da, ehiztariz beteriko europar eskualde asko zeharkatuz. Hori dela-eta, beste europar lagun batzuek burdinazko oilagortzat [1] definitu dute gure Navarre.
Emea, ia heroi mitologikoa eta, batez ere, burdinazko oilagorra izanik, gure europar adiskide batzuek nahi dute oilagor horrek txita asko eduki ditzan, beraiei bere indar biologikoa eta bere intuizioa eman diezazkien, txita horiek gai izan daitezen arriskutsuak diren oztopo horiek ere gainditzeko.
Shakespeare-k esango zukeen moduan [2], Navarre is the wonder of the World, hots, Navarre munduaren miraria da.
3. Navarre-ren datu berriak 2008an
Baina Navarre-k beste datu batzuk eman ditu.
Martxoaren 5ean emisio bat: posiziorik gabekoa (Z), karga baxua eta tenperatura ona.
Martxoaren 26an Alemanian azaldu zen. Aralarretik 1.112 kmtara.
Hona hemen hurrengo emisioak: martxoak 31 (posiziorik gabekoa, Z lok.), apirilak 3 (Z lok.).
Apirilaren 10ean Letonian azaldu zen, 1.437 km egin ondoren.
Gero, berriz ere, zenbait egun emisiorik eman gabe, hurrengoa apirilaren 15ean eman zuen (Z lok.), gero apirilaren 29an (Z lok.), apirilaren 29an (Z lok,) eta maiatzaren 1ean (Z lok.).
Maiatzaren 4an Errusian azaldu zen, beste 1.226 km egin ondoren.
Aralarretik Navarre-ren posiziorik urrunena maiatzaren 6koa zen. Aurreko emisiotik (maiatzaren 4an) 51 kmtara.
5. Ibilbide orokorra
Beraz, Navarre-ren ibilbide osoa 2008ko maiatzera arte, 11.425 km inguru izan da.
6. Litekeen habia
7. Ondorio batzuk
Navarre-k oso lokalizazio gutxi eman ditu. Errusiatik Aralarreraino bat ere ez. Gero Aralarretik Errusiaraino gutxi batzuk besterik ez: Alemanian, Letonian eta gero Errusian bertan.
Lokalizazio horren zehaztasuna:
2 lokalizazioaren eta A lokalizazioaren arteko distantzia (Google Earth-en bidez): 4, 5 km.
2 lokalizazioaren zehaztasuna (Argos-en datua): 150m/350m.
Hortaz, kasu okerrenean: 4,5 + 0,35 = 4,85.
Distantzia horri gehitu behar zaio 5 minutuetan egindako balizko distantzia:
5 x 60 x 16 = 4.880 m ---> 4, 8 km.
A lokalizazioaren zehaztasuna: 4, 8 + 4, 85 = 9, 65 km.
(Errepika dezagun: abiaduraren hipotesi hori oso altua da.)
Agian A lokalizazioaren zehaztasuna bien arteko balioa izan daiteke: 4, 85 eta 9, 65 artekoa ---> 7,25 km.
(d) Ondorio orokorrak
Hortaz, Navarre urrezko oilagorra izendatu dugu. Horrela, betiko gurekin, gure oroimenean, geldituko da oilagor miragarri hau. Baina urrezko oilagorra diamantezko begiekin, edo eta urrezko oilagorra esmeraldazko begiekin.
9. Azken hitzak
[2] Shakespeare-k esan zuena hauxe zen: “Navarre shall be the wonder of the World”, in http://www.4literature.net/William_Shakespeare/Love_s_Labour_s_Lost/.
[3] Ikus joan den urteko lana: http://mugarikgabekoscolopaxrusticola.blogspot.com/2010/03/mgsr-trasgu-astur-eta-navarre-ondorioak.html.
[4] Ikus joan den urteko lana: http://mugarikgabekoscolopaxrusticola.blogspot.com/2010/03/mgsr-trasgu-astur-eta-navarre-ondorioak.html
[5] Aurten, 2008an, beste proiektu berri bat dugu martxan, MTI bera babeslea izanik, non teknologia berri bat bi prototipotan erabiltzen den.
[6] Hurrengo lan batean ikusiko dugunez, MTIkoen teknologia berria oso lagungarria izan da arazo hori gaindizeko.
Tuesday, March 2, 2010
MGSR: Trasgu, Astur eta Navarre, ondorioak eta konparaketak
b) Duty cycle delakoa 48/10 izan zen hegazti batekin eta 72/10 beste bi hegaztiekin [1]; eta
c) TTa (transmisión interval delakoa, hots transmisio-tartea [2]) kasu guztietan 60 segundokoa zen.
(ii) Navarre-ren kasuan, A lokalizazioen erroreak 1,77 eta 5,65 km. artekoak izan dira [6];
(iii) B lokalizazioen erroreak 0,95 eta 10,67 km. artekoak izan dira;
(iv) Eta 0 lokalizazioen erroreak 3,48 eta 6,4 km. artekoak izan dira.
Navarre-k emandako 0 lokalizazioak nahiko onak dira, nahiz eta lokalizazio B bat eta zenbait lokalizazio A zehatzagoak izan 0 lokalizazioak baino.
(ii) 9,5 gramoko PTTak, behin Errusian sartu eta gero, baina aski sarturik egonda, nahiko ongi funtzionatu du: hobe aritu da 45 segundoko TTa daukana 60 segundoko TTa daukana baino.
(iii) Errusian bertan egonda, 12 gramoko PTTak emisio erregularragoak eman zituen (bi egunetan behin) 9,5 gramoko bi PTT hauek baino.
(iv) Errusian nahiko sarturik egon arte, 9,5 gramoko PTTek ez zuten ongi funtzionatu, nahiz eta Navarre-k emisio soil bat eman Pirinioez geroztik (martxoaren 31ean).
(v) Astur egon zen inolako emisiorik eman gabe otsailaren 26tik apirilaren 22 arte (ia 50 egun) eta inolako posizio onik gabe hegaztia askatu zenetik (otsailaren 24an) apirilaren 22 arte (ia bi hilabete).
(vi) Navarre emisiorik eman gabe egon da zenbait egunetan (martxoaren 7tik martxoaren 19 arte; martxoaren 25etik martxoaren 31 arte; apirilaren 1etik apirilaren 7 arte; eta apirilaren 9tik apirilaren 17 arte) eta inolako posizio onik gabe martxoaren 6tik martxoaren 31 arte (25 egun) eta apirilaren 1etik apirilaren 22 arte (21 egun).
(vii) Errusian, Astur egon da emisiorik eman gabe abuztuaren 5etik irailaren 19 arte (45 egun); egun horretan lokalizaturik gabeko emisio eman zuen: hegaztia bizirik zegoen.
(viii) Zer dela-eta ez Navarre-k ez Astur-ek ez dute emititu 2006an 12 gramoko PTTak emititu zueneko lekuetan: Alemanian, Polonian, Bielorrusian eta Errusian (oso mendebaldeko guneetan)?
(ix) Soilik interferentziazko arazo bat da
(x) Bigarren hipotesian, 9,5 gramoko PTTekin duty ziklo berri bat beharrezkoa izango litzateke: 72/10 duty zikloa, hain zuzen ere, zeina, printzipioz, 12 gramoko PTT-rekin 2006an egindako esperimentuan ikusi zen bezala, 60 segundoko TTarekin erabil baitaiteke. Are gehiago, 60 segundoko TT horrek PTTari aukera emango lioke astiroago deskargatzeko: interferentziak dauden espazio konkretuan oso garrantzitsua dena.
(xi) Argi dagoenez, 2006ko esperimentuak 12 gramoko PTTak gehiago kargatu zuen 2007ko 9,5 gramoko bi PTT horiek baino. Bistakoa da, kontuan hartzen bada 12 gramoko PTTaren area %16,5 handiagoa dela 9.5 gramoko PTTarena baino. (Baldintza klimatiko berean, area handiago zeukan lehen PTTak, eguzki izpiak jasotzeko eta kargatzeko, azken bi PTTek baino.)
(xii) Eguzki izpiak jasotzeko, 9,5 gramoko PTTaren area 12 gramoko PTTaren area baino txikiagoa denez, antzeko emisioak lortzeko, antzeko funtzionamenduan aritzeko (gogoratu 2006an lorturiko emisioak onenak izan zirela), kargatzeko tartea handitu behar da, alegia, 72/10 duty zikloa erabili beharko litzateke.
Bibliografia
[2] Transmisio-tartea: transmisoreak duty cycle bakoitzean, 10 ordu horietan deskargatzeko erabiltzen duen denbora-tartea. Lehen esperimentuan, hiru transmisoreek 60 segundoro transmititu zuten.
[3] Ikus https://www.microwavetelemetry.com/ground_track and go to ground track. Oraingo transmisore berriek horrelako kasuetan, 0.5 gramoko aldagailu (switch) gehigarri baten bidez, ohiko transmisore bilakatzen dira, lurretik segitu ahal izateko Yagi antena batekin. PTT berriarekin, aukera eman diete MTIkoek transmisoreei lur-jarraipena egiteko, baldin eta hegaztia hiltzen bada edo transmisorea askatzen bazaio.
Followers
About Me
- joseba
- This blog offers data and analysis from years of tracking the Scolopax rusticola. I created this site in order to weigh in on the challenges facing the tracking of that special bird. I aim to provide an accurate description of the different methodology and technology used in this wonderful adventure. Enjoy it!